Thursday, April 10, 2014

Faltan botatzen ditut zure kaleak.
Kaleak baino gehiago zure lurrak.
Eta zeruak.
Horiek ere urrun sumatzen ditut,
urrunegi.

Gaueko haize leuna
nire ilean kulunka,
eta izarrak goitik begira.
Ilargiak nire sekretu guztiak dakizki,
askotan hitz egin nion
bidezidor hartatik.
Zuri buruz zerbait
kontatu niola uste dut.
Ez zidan erantzunik eman,
ez bait zegoen zer eginik.
Berak bazekien.
Nik ere jakin nuen.
Zelai horiak,
zeru urdinak,
gau epelak.
Eta zure izena
zuhaitz haien artean
idatzita.
Haizeak eramango zuen nire gutuna.
Ez nizun eman.
Ez dizut emango.

Faltan botatzen ditut herriko kaleak.
Kaleak baino gehiago bere lurrak.
Eta lur haietan zure begiak ikustea,
kale haietan zurekin ibiltzea.
Bihotza sentitzen dut orruka.
Gogoa dut bueltatzeko,
bertan oinatzak uzteko.
Baina zu han ez bazaude ez dut bueltatu nahi.
Zu gabe ez du zentzurik.

No comments:

Post a Comment