Saturday, December 14, 2019

ZURE BEGIEN BILA NOA

Barkatu.
Horrela hasi nahi dut eta horrela hasiko naiz.
Beste hitz guztiak apurtu,
ez dutelako balio, ezin dutelako nire dardara idatzi, nire beldurra saldu.

Barkatu.
Izar izaten ikusi zintudan eta orain zerua ikutu nahi dut.
Hori da nire kartzela eta ez du axola hor egon behar badut, zai, zai,
agian inoiz gertatuko ez den erokeriaren bat itxaroten.

Baina itxaropena beti dabil nirekin dantzan, zer nahi duzu nik egitea,
nola askatzen dut, nola utzi joaten, arnasa hartzen laguntzen badit, zauriak josten, irauten.

Nola askatzen dut, zure ideia nirekin nahi badut, gustatzen bazait, ilunabarraren antzera, ez joan oraindik, ez joan oraindik, minutu bat, ez dizut gehiago eskatzen, ez dut nahi, aske zara, ni bezala, baina ikusi zintudan, hori izan zen lege apurketa, iraultza, bihotza ametsetan jartzea.

Zerua hankaz gora.
Izarrak lurrean.
Hostoak irribarrez eta ni bueltaka.

Zure begien bila noa.



No comments:

Post a Comment