Wednesday, April 6, 2016

Bapatean izan zen, oroitzen naiz oraindik. Pertsonen itxaso baten erdian galdurik, musika ez dakit zenbat batiotan orruka zegoen bitartean. Bapatean izan zen, oroitzen naiz oraindik. Ezkerrera begiratu eta bertan agertu zinen, nire begien ikus-eremuan, handik aurrera nire bizitza izorratzeko prest. Bapatean izan zen.  Udaran ekaitzak etortzen diren bezala, olatuek arroketan jotzen duten bezala. Bihotzaren taupadak azkartzen. Bapatean, bapatean azkartzen. Eta momentu batetik bestera ez nekien non negoen, ez nekien nor nintzen. Galduta, basamortu erdian galtzen den bidaiaria bezala, zure begiak ziren lurrera lotzen ninduten hari bakarra. Eta ordutik aurrera ez nuen jakin beste begi batzuen distira maitatzen. Milaka ozeano barruan zituzten begiak, munduko altxorrik politenak gordeta zeuzkaten begiak, abesti horren melodia idatzita zeukaten begiak, sute baten indarra isladatzen zuten begiak. Begiak, zure begiak.


Ikusten ez ninduten begiak.



No comments:

Post a Comment