Urdina da nire kolorerik gustukoena.
Zerua ilunegi dago gaur kleraz lurrean idatzi nituen ametsak irakurtzen hasteko,
eta nolabait ez dut hegan ateratzeko gogorik.
Ondo nago pareta zahar hauen barruan,
paperez inguraturik,
musikak zentzumenak ferekatzen dizkidan bitartean.
Ondo nago, ondo nago, ondo nago.
Errepikatzen diot nire buruari.
Naiz eta zure irudia
oraindik
barruan lotuta eraman,
barruan ainguraturik izan.
Ez dakit hitzekin nola azaldu,
nola esan,
nola bota.
Ez dakit hitzekin esaten,
ez dakit hitzekin esaten.
Eta hitzik gabe, ez daukat ezer.
Nigandik milaka urtarora zaude,
eta udaberriak ez dizkit
oparituko
zure begietan jaiotzen diren loreak.
Eguzkiaren izpiek jotzen badidate ere
hotzikarak jarraituko du
nire hezurretan dantzatzen.
Hemen nago.
Musika maitatzen.
Zutaz oroitzen.
Hondamen guzti honi izen bat jarri nahiean,
baina hitzik aurkitu gabe.
Ezer aurkitu gabe.
Zerua beltz dago oraindik.
Urdina da nire kolorerik gustukoena.
No comments:
Post a Comment