Tuesday, September 24, 2013

Hoy hace cincuenta y cinco años que nació el hombre de mi vida.
Felicidades aitatxo,
eres lo más mejor que tengo.





Ez dago ezer munduan zugandik aldendu diezakedanik.
Ez dago ezer zugatik egiteko gai izango ez nintzatekeenik.
Nire bizitzako argia zara, irribarrea.
Babesten nauen gotorleku maitea.
Beti begiratuko zaitut begirada horrekin,
aitatxo.
Ez hurrundu nigandik,
gertu behar zaitut.
Txikitan zure besoak behar nituen bezala,
lurrera ez erortzeko,
orain ere ala behar zaitut.
Badakit, zu gertu bazaude,
ez naizela eroriko.
Edo erortzen banaiz, zu bertan egongo zarela
ni altxatzeko.
Munduan gehien miresten dudan pertsona zara.
Eta ez daukat hitzik maite zaitudan guztia adierazteko.
Esan dezakedan gauza bakarra da, eskerrak aititek eta amamak sortu zintuzten.
Zu mundura ekartzea izan zen egin zuten gauzarik politena.
Zu baitzara munduan dagoen gauzarik politenetako bat.


Mikele, zure alaba

No comments:

Post a Comment