Sunday, November 24, 2013

1990ko azaroak 24.

Ez dakit nundik hasi, baino hasteko beharra daukat. Ezin naiz honelako egun baten isilik geatu, eta ez naiz geatuko. Inspirazioa datorkit zure irribarreaz oroitzen naizen bakoitzian Zure begi berdeen distiraz oroitzean. Aurpegi polit horretan irribarrea agertzen denean, eguzkia ere haserretzen da. Bera baino gehiago argitzen bait duzu. Eta horregatik zure irribarrea ateratzen saiatzen egoten naiz beti. Argi horren beharra dugulako, nik, eta munduak.



Bakizu nola in bestek barre in dezaten, bestek ondo egon daitezen. Eta zukin dena da beti polittagua. Ez dakit zenbat eta zenbat momentu ahaztezin. Eta horrela da beti. Zukin bai.




Hainbat eta hainbat gau. Hainbat eta hainbat egun. Eta denak izugarriak. Bakit bakizula baina errepikatuko naiz, argi gera dadin. Bizitza pozten diazu, alaitasuna kontagiatzen diazu, eta dena errexagua itezu. Horrela da. Ez dakit zenbat besarkada, eta zenbat muxu, eta emango nizkizukeen beste infinito merezituzu. Ez dagolako zu bezalako jende asko mundun, bakizu. Eta netzako kriston altxorra da zu nere laguna izatea. Zu nere bizitzan egotea. Zurekin dena konpartitzea. Nere momenturik onenak, eta nere momenturik txarrenak. Ez diazulako inoiz huts egiten. Beti hor zaudelako. Kristona zealako.




Eta momentu txarrak bizitzeitugu. Zuk eta nik. Biek. Baina bata bestiantzako hor gaude. Beti. Ta aurrea ateatze gea, ta ateako gea. Zeba merezi deu bakizu ez? Zuk sobre todo. Zuk dena merezizu. Munduko gauzaik onenak. Bene benetan. Ta etorriko dia. Bakit baietz. Bizitzak emangoizu merezizun guztia. Ta esperoet ni hor eongo naizela, beti eon naizen bezela, zukin momentu hoiek ospatzeko. Txiki txikitatik gaude batea. Goatze zea ez? Pasaitugu mila ta mila momentu. Ta bakit betidanik ta betiko dala hau. Hola izan bieu ezto beste aukeraik. Zeba maite zattuten guztia ezin det neurtu re ez. Etzait iristen neurtzeko zenbaki edo hitzik. Infinito da. Bakizu. Eta ez bakizu esan iteizut. Infinito da matti, infinito.



Gau hau eztet ahaztuko. Nekin etorri zinan naiz ta ez gustatu, ta prest zeuden eozertako. Ta eskertzeizutena ezta hemen sartzen. Holako detailiak iteizue hain haundia, hain izugarria. Ta benetan, ondon euki nai zattut beti. Ez jun inoiz inoa. Eta jute bazea, jun, baño atzetik jungo naiz, horrela esateizut. Zeba bai. Zeba zu gabe eztet imaginatzen ezer. Zeba zukin da, zukin izan bieu.

Ta gaur, 2013ko azaroak 24, 23 urte betetzeituzu, ne mattia. Ta eskerrak eman bieitut. Jaio ziñalako, existitze zealako, hemen zaudelako. Gertu. Oso gertu. Ta hola jarritzia nai detelako. Munduko onena desiatzet zutzako ta bakit iritsikoala. 23 urte hauek onenak izatia nahi det, kristonak. Ta zu beti irribarrez eotia, munduantzako, netzako, denentzako. Ta aurpegi polit hoi beti pozik ikusi nahi det. Ondo eotia nahi det. Ta ahal deten guztia ingot hortako. Bakizu. Ta atzoko mila momentu gehio nahi ditut, ta zukin konpartitu nahi det dena, ta pixua etortzia nahi det ya zeba izangoa la ostia. Joder baietz, hoi izangoa la ostia.



23 urte hauengatik, zuregatik, holakua izaten jarraitzeagatik. Zure irribarriangatik, zure besarkadengatik, zure hitzengatik, beti hor eoteagatik. Ahaztu ezin diren begi hoiengatik. Eta 1990ko azaroaren 24 hartan, munduko nexkaik polittena jaiotzeagatik. Zorionak mattia, hobena zea. Matte zattutena ezin da neurtu. Irribarre in mesedez, oain, beti. Ta bakizu, betidanik, ta betiko bale? Prometitu.


Zorionak Leire,
zure begi berde hoietan
eguzkia baino argiagoa
den argia
beti piztuta egon dadin.
Zorionak Leire,
zure irribarreak
mundua alaitzen
jarrai dezan beti.
Zorionak Leire,
zure egunak, gauak,
segunduak, orduak,
nekin konpartitzen segitzeagatik.
Zorionak Leire,
hau betirako izango delako,
bakizu,
orain, beti,
txikitatik.

No comments:

Post a Comment