Esango nizkizukeen gauza guztien artetik, bat aukeratu beharko banu, hauxe litzateke: ez iezaiozu munduari utzi zure irribarrea zapuzten. Ez orain, ez inoiz. Mesedez, ez amore eman. Eta gogoratu, mundua beltz ikusten duzunean, denak zentzurik ez duela iruditzen zaizunean, eseri eta borroka egiteari utzi nahi diozunean, negar egiteko gogoak itotzen zaituenean, orduan, ni agertuko naizela. Ezerezetik. Eta Mikele deitzen naizen bezala, eta eguzkia ekialdetik ateratzen den bezala, zihurtasun berberaz, irribarrea piztuko dut zuretzat. Zin dagizut horrela izango dela. Zin dagizut maitea, beti horrela izango dela.
No comments:
Post a Comment