Monday, April 22, 2013

Apurtuko zela jakin izan banu, ez nukeen bihotza etxetik aterako; gau hartan, gau haietan. Zenbatetan hautsi zen ez dakit, ez naiz oroitzen. Gehiegitan. Hori gogoratzen dut. Eta nola zure begiek gezurra esaten zidaten. Eta nola nire begiek gezurra irensten zuten. Nola izan zinen gai?

Baina hori baino askoz okerrago, ¿nola izan nintzen ni gai nire bihotza horrela saltzeko?
Ezeren truke.
Musu truk.
Eta inolako erreparorik gabe, amildegitik behera bota nuen.

Agian, beharrezkoa nuen,
berriro halakorik sekula ez egiteko.

Agian, apurtu egin behar zenuen,
nik berriro zatiak batera jartzeko, indartsuago egiteko.

No comments:

Post a Comment