Tuesday, April 30, 2013

Ez dakit zergatik.
Oraindik.
Hainbeste urte ta gero.
Bizkarrean zintzilik.
Ez didate bakean uzten.
Nirekin geratu dira.
Ez dakit inoiz joango diren.
Ez dakit joango diren.
Ez dakit.
Esaidazu zuk baldin badakizu.
Zergatik.
Nik ezin dut erantzuna aurkitu.
Ezin dut aurkitu.
Ez dakit konponbiderik baduen.
Agian ez du izango.
Ez dakit zein den jarraitu beharreko bidea.
Esaidazu zuk baldin badakizu.
Egotekotan.
Nondik jo behar dudan.
Nola aterako naizen.
Urteak eta urteak preso naukan amesgaizto honetatik.

Agian, nirekin doala onartu beharko dut azkenik.
Amesgaiztoak ez nauka preso.
Ni naiz amesgaiztoa.

No comments:

Post a Comment