Wednesday, April 10, 2013

Noizbait hasi nintzen, euskeraz idazten.
Badakizu ez dela nire ama hizkuntza.
Txikitatik hitz egiten dudan arren.
Noizbait hasi nintzen, euskeraz irakurtzen.
Hitzak elkarren artean lotzen ziren.
Esaldiak sortzen zituzten.
Ez dakit noizbait pentsatu nuen, nik hori egingo ote nuen.
Esaldiak sortu.
Beste norbaitek irakur zitzan.
Nik txikitan irakurtzen nituen bezala.
Orain, handitan, irakurtzen ditudan bezala.
Baten batek irribarrea atera zidan.
Ez dakit negar egitea lortu nuen.
Esaldiak bakarrik ziren.
Hori bakarrik ote ziren.

Nozbait hasi nintzen, bai.
Euskera maitatzen.


Mikele

No comments:

Post a Comment