Thursday, April 25, 2013

Joan egin da. 
Ez dakit nora.
Ez dakit norekin.
Baina gaur ez dago hemen.
Ez dago nirekin ohe honetan eserita.
Eta hitzak lotzea, hitzak elkarri jostea zailagoa da.

Bera ez dagoenean, udaberria joan egiten da,
eta badirudi, negu amaigabe bat sartzen dela lehiotik.

Eguzkiaren izpiak baino eraginkorragoa suertatzen da bere ahotsa.
Eta bere presentzia hutsa nahikoa da, nire mundua hankaz gora jartzeko.

Non sartu zara?
Zure zai nago.

Inspirazioak ihes egiten duenean,
hankutsik nabil munduan.

No comments:

Post a Comment