Tuesday, April 23, 2013

Herriak irabaziko du!


Árticulo 20 de la Constitución Española:
1. Se reconocen y protegen los derechos:
a) A expresar y difundir libremente los pensamientos, ideas u opiniones [...]
c) A comunicar y recibir libremente información veraz por cualquier medio de difusión.

Hauek dira Konstituzioak aitortzen dituen eskubideak. Herritar guztioi aitortzen dizkigunak hain zuzen ere. Kazetariak, egiazko komunikazioa herritarrei igortzeko daude, herriak informazioa jasotzen duenean, aipatutako eskubidea bermatua geratzen delarik. 

Orduan, nola liteke herriaren poliziak, berez eta oinarriz herria babesteko, ETA HERRITARREN ESKUBIDEAK BERMATZEKO egon beharko lukeen poliziak, guztiz kontrakoa egitea, eta eskubide hauei oztopoa jartzea indarraren bidez? Nola liteke demokrazia hitza erabiltzea indarrean dagoen sistema politikoa definitzeko garaian? Hau ez da demokrazia, hau ez da askatasuna. Ze ostia da hau?

Herriak bere eskubideak zapaltzen ari direla ikusten duenean, erantzun egiten du. Herria erantzuten ari da. Herriak erantzungo du. Eta pentsa ezazue nahi duzuena hor goian zabiltzatenok, baina argi eta garbi esango dut: HERRIAK IRABAZIKO DU!

No comments:

Post a Comment